XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere etxekoak-ba'lekie... - esan zun aurrenengoz kolkorako; baña etzuan izan, bear zan biotz-damurik.

Egun batean, irakasletxetik bere bizitokira zijoala, mutil gazte batek irriparrka agurr egin zion eta luzaroan atzetik begira jarri zitzaion lotsagabe.

Urrengo egunean ere toki artantxe bertan egin zun mutil arekin oztopo.

Ezpainartean irribarrea zerabilkilla ondoratu zitzaion mutilla, ta, agurr egiñaz, aldendu.

Lenago ere ikusi zun Malentxo'k aurpegi uaxe nunbait.

¿Zertatik ezagutzen ote-zun?

Goraintziak piztu ta itzali buruan zebiltzikiola, ara nun sortu zitzaion batbatean argi-izpia.

Bein baño geigotan ikusi izan zun Zarautz'en aurreko udaldian mutil uaxe; ango neskatxakin eta udaldiarakin dantzatzen ibiltzen zan maiz enparantzan.

Irugarren egunerako, bigundu zitun-zerbait Malentxo'k bekainarteko zimurrak.

Begipeko irriño biguñakin artu zun mutillaren agurra.

Eiztari ikasiarentzat igarbide zeatza zan neskaren begietako irriñoa.